Haragi gisatua

Urratsak

  1. Zatitu haragia, zati txiki samarretan. Zuritu patatak eta zatitu, ez oso zati handietan. Kendu azala eta haziak tomateari, eta txikitu. Txikitu tipula. Ebaki azenarioa xaflatan. Garbitu perretxikoak eta kendu behealdea. Txikitu eta bota uretan.
  2. Sueztitu haragia eta bota lapikoan. Olio berean, frijitu tipula eta tomatea.
  3. Sartu dena lapikoan, eta edalontzi bat ardo beltz. Bota gatza eta ereinotza. Utzi egosten behar den denbora. Kontuan izan, behi haragia behar baduzu, denbora gehiago beharko dela txahal haragiarekin baino. Haragia bigun dagoenean, gisatua prest dago zerbitzatzeko.

Aldaerak eta trukuak. Haragi gisatu hau oso gisatu ezaguna da; bereziki, Levanten, Murtzian. Zenbaitek ilarrak ere erabiltzen dituzte, azenarioaz gain. Beste haragi batzuk ere erabil daitezke, behiarenaz edo txahalarenaz gain. Presio eltzean, oso azkar egiten da. Egia esan, ordu erdia nahikoa da.

Osagaiak

  • 1/2 kg urtez beherako txahal haragi
  • 1/4 kg tipula
  • 1 azenario
  • 1 tomate
  • 1/4 kg patata
  • 1/4 kg perretxiko
  • 4 koilarakada olio
  • 1 baratxuri
  • 1 ereinotz hosto txiki
  • 1 edalontzi ardo beltz
  • Gatza