Oilaskoa anana eta txakolinarekin

Garbitu oilasko izterrak, ondu gatzez eta piperbeltzez, irineztatu eta gorritu kazola batean, olio pixka batekin. Zuritu azenarioak eta moztu dadotan, moztu piper berdeak zerrendatan, eta zuritu eta txikitu baratxuri aleak. Oilasko izterrak gorrituta daudenean, jaitsi sua eta bota azenarioak, piper berdea eta baratxuri aleak.

Isuri edalontzi bat txakolin eta edalontzi erdi ur. Estali tapa eta utzi su motelean 45 minutuz. Mugitu kazola noizean behin.

Izterrak eginda daudenean, atera kazolatik eta gorde. Gorde azenario eta piper berde zatiak ere bai. Apaintzeko eta goarnizio gisa erabiliko ditugu.

Utzi saltsa loditzen, testura krematsua izan arte, eta bota gatza, beharrezkoa bada. Salteatu oliba olio eta gatz pixka batean anana naturalaren xerrak. Jarri platerean: anana xerra bat eta, haren gainean, oilasko izterrak saltsatan. Goarniziorako, jarri azenario eta piper berde zati batzuk.

Osagaiak

  • 8 oilasko izter
  • 2 azenario
  • 1 edalontzi txakolin
  • 1 piper berde
  • 4 baratxuri ale
  • 2 koilarakada irin
  • Gatza
  • Piperbeltz zuria
  • 4 xerra anana natural